Urbi institutua‎ > ‎Untitled‎ > ‎

Emakumeen aurkako indarkeriari EZ

publicado a la‎(s)‎ 23 nov. 2017 5:42 por IKT Arduraduna   [ actualizado el 24 nov. 2017 0:13 por Infor urbi ]
Azaroak 24,ostirala.
Institutuko sarreran KAZEROLADA eta hurrengo manifestua irakurriko da:

Hitzek ez dute balio, hitzek bere benetako esanahia galdu egiten
dute , emakume negarra odol bihurtzen denean , hitzak lurrinezko puxikak
besterik ez dira .
Oihuek ez dute ezertarako balio, harresiaz bestaldean daudenak
gorrak badira, edo garrasi mingarri baten zurrunbiloan badaude.
Begiradek, besarkadek, muxuek zentzurik ez dute emakume baten
gorpuaren aurrean gaudenean : hotz, isil, bakardadean.
Hemen, Urbin eta Basaurin. Hemen, Europan eta mundu osoan
emakume bat hiltzen duten bakoitzean gure bizitzaren zati bat ere hiltzen
da. Hemen, Urbin eta Basaurin, Europan edo mundu osoan emakume bati
tratu txarrak egiten dizkiotenean gure sakontasunean mina sentitzen
dugu.

Horregatik, institutu honetako partaide garen guztiok oihukatzetik
partaideak izatera salto egin behar dugu. Hau ez da lortuko gure ingurua
beste betaurrekoekin begiratzen ez badugu, hau ez dugu lortuko bidean
jartzen ez bagara.
Gizarte hau ez da aldatzen hitzen bidez, baizik eta parte hartze
aktibo baten bitartez. Matxismoa, emakumeenganako biolentzia eta
genero injustiziaren aurka ez badugu borrokatzen, gure ordez ez du inork
ezer ere egingo.

Beldur barik, pausuz pausu, eskuz esku lan egin behar dugu. Zuen
sufrimendua gure konpromisoa delako, zuen isiltasuna gure
errebindikapena delako, zeuen bizitza gure bizitza delako.
Horixe da gure konpromisoa.




Comments