Urbi institutua‎ > ‎Untitled‎ > ‎

V Argazki Digital Lehiaketa

publicado a la‎(s)‎ 27 nov. 2012 12:47 por MARIA JESUS RAMIREZ
 

Oinarriak:

 1.-Partaideak:

  Lehiaketan honakoek parte har dezakete:

 -Urbi institutuko ikasle guztiek.

   2.-Gaia:

 Gabonak Basaurin.

 Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake gehienez.

Argazkiak JPG formatu digitalean aurkeztu behar dira. Argazkiak izenburu eta guzti aurkeztuko dira. Argazkiekin batera egilearen datuak bidai beharko dira: izen-abizenak, maila, helbidea, posta kodea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa.

3.-Lanen bilketa:

Argazkiak bidali beharko dira honako helbide honetara: instijaia@gmail.com

 4.-Emateko epea:

Lanak emateko epea 2012ko abenduaren 16an amaituko da.

5.-Sariak:

Sariak honakoak izango dira eta abenduaren 21ean banatuko dira:

-Lehen saria: Diploma eta 50 euro.

-Bigarren saria: Diploma eta 30 euro.

-Hirugarren saria: Diploma eta 20 euro.

Pertsona bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Epaimahaiaren erabakia, abenduaren 20an jakingo da Urbi institutuko web orrialdean eta komunikabideei ere horren berri emango zaie. Erabaki hau apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake edo sari bereziren bat eman ahal izango du, egoki baderitzo.

6.-Lehen saria lortzen duen argazkia Urbi institutuko gabonetako zorion-postala izango da.

7.-Saritutako argazkien jabe Urbi institutua izango da, eta honek lan horiek erakusteko eta erreproduzitzeko eskubidea izango du.

8.-Jasotako argazki guztiekin erakusketa bat egingo da.

9.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

10.-Argibide gehiagorako, jo posta helbide honetara: instijaia@gmail.com

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Comments