Urbi institutua‎ > ‎

Ongi etorri

HEZKUNTZA PROIEKTU BEREZITUA
 
Urbi Institutua heziketa integraleko zentro publikoa da, euskaraz eta eleanitza.
Helburu nagusia ikasleengan euren garapen pertsonala eta gizarteratzea lortzeko konpetentzia egokiak sustatu nahiz garatzea da.

Gazteak euren garapen prozesuan errespetatuak eta lagunduak dira, norberaren adina eta gaitasuna kontuan hartuta. Beraz, Urbi Institutuko prestakuntza integrala dibertsitatearekiko atentzioan datza, aldi berean trebakuntza gorena bilatuz.

Ikasleen garapen pertsonala zein proiekzio soziala garatzeko lantzen diren konpetentziak honakoak dira:

  • Bi hizkuntza ofizialetan komunikatzea, ahoz zein idatziz pentsamenduak, sentimenduak eta gertaerak adierazi edota interpretatzeko.
  • Atzerriko hizkuntzetan ahoz eta idatziz komunikatzea.
  • Matematika, Zientzia eta Teknologiaren ezagutzak eta metodologia aplikatzea.
  • Giza informazio teknologien erabilera seguru zein kritikoa bereganatzea.
  • Ezagutza eta ahalmen berriak jaso, prozesatu eta asimilatzea.
  • Bizitza sozial zein profesionalean parte hartzeko gaitasunak lortzea.
  • Ideiak ekintza bihurtzeko trebetasuna eskuratzea.
  • Ideia, esperientzia eta emozioen adierazpena bideratzea.

Hau da Urbi institutuaren xedea: ikasten irakatsi, egiten ikasi eta izaten ikastea. Ikasten irakatsiz, ikasiz gozatuz. lelopean.
Comments