Urbi institutua‎ > ‎Proiektuak‎ > ‎

Agenda21

2006-2007 kurtsoan Basauriko URBI Institutua Agenda21 proiektuan sartu zen.


Baina, zer da eskolako Agenda21?

1972an Estokolmon ospatu zen Nazioarteko Batzarrean ingurugiroaren arazoa zela eta atera zen lehenengoz munduko nazioen kezka, eta Erromako Elkarteak egindako txostena argitaratu zen, -hazkundearen mugak- izenpean. 1992an Rio de Janeiron bildu zen Batzarrean sinatu zen dokumenturik garrantzitsuena Agenda21 izan zen. Egitasmo honen bidez egin nahi dena, zera da: Gure planetako bizitza mantentzen duten sistemak mantentzeko, eta Lurra erabilgarri utzi datozen belaunaldientzat.

Agenda21ek defendatzen dituen jasangarritasunerantz bideratutako ekimenak maila desberdinetan garatu behar dira: banakokoa, eskolakoa, tokikoa, nazional edo eskualdekoa eta nazioartekoa. Tokiko Agenda21 komunikatzeko gizarte-eta ekonomia-eragile guztien parte-hartzean oinarritzen da eta Tokiko Agenda21en bitartez ikastetxeen parte-hartzea bultzatu ahal du.

Gizarte osoak eta hezkuntza-sistemak berak ere ahalegina egin behar dute bakearen, justizia sozialaren eta jasangarritasunaren idealetara hurbiltzeko; eta bide horretan tokiko ekimenak eta Eskolako Agenda21 baliagarriak izango dira parte hartzeko foro gisa.

Eskolako Agenda21 hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko. Oinarrizko hiru osagai ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren jasangarritasuna, curriculumaren berrikuntza eta komunitatearen parte-hartzea. Urtero Agenda 21ek lan egiteko egitasmo bat proposatzen du, eta, aurten, zaborrak/klima aldaketa aukeratu du.

Ikastetxeko Agenda21en ekintzak Ingurune Batzordeak koordinatzen ditu. Batzorde hau ikastetxeko estamentu guztietako boluntarioek osatzen dute.

Aldi berean, ikastetxearen sarreran “TXOKO BERDEA” izendatu dugun iragarki taula bat ipini dugu eta bertan ingurugiroarekin eta, batik bat, hondakinekin erlazionaturiko abisuak eta berriak ezartzen ditugu.

Hemendik guztiok gonbidatzen zaituztegu ingurugiroaren zaintzan parte har dezazuen! 

Inkestak

Arduradun orokorra: Lola González (lolago@urbibas.org)
ą
LOLA GONZALEZ,
9 jun. 2013 9:21
ą
LOLA GONZALEZ,
9 jun. 2013 9:22
ą
DSCN1578.JPG
(1842k)
LOLA GONZALEZ,
9 jun. 2013 9:25
ĉ
LOLA GONZALEZ,
9 jun. 2013 9:14
ą
LOLA GONZALEZ,
9 jun. 2013 9:30
ą
LOLA GONZALEZ,
9 jun. 2013 9:27
ą
LOLA GONZALEZ,
9 jun. 2013 9:34
ĉ
LOLA GONZALEZ,
9 jun. 2013 9:31
Comments