Urbi institutua‎ > ‎Proiektuak‎ > ‎

HNP


HNP (HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA) historia eta legedia
 
Urbi Institutua 1997an hasi zen Hizkuntza Normalkuntza Proiektua bideratzen. Dagoeneko, urte batzuk pasatu dira hasi ginenetik, baina helburuak ez dira asko aldatu. “D” ereduko ikastetxea izanda, gainera, gutxienezko helburuak ziurtatu behar ditugu. Ikasleen eskubidea delako eta legeetan eta araudietan horrela jasota dagoelako.
 
Euskararen erabilera normaltzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarri Legeak honako betebeharra ezartzen dio Eusko Jaurlaritzari: eskola-munduko euskal giroa bermatzea eta ikastetxeen barne- nahiz kanpo-jardueran euskara adierazpide normal bihurtzea.
1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, bere 23. atalean berrestsi egiten du aurrekoa.
 
323/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Hizkuntz Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen duena.
Honen arabera, ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dute helburu nagusi. Ikastetxeek, beren hizkuntz normalkuntzako proiektua eratu behar dute, besteak beste, ondoko puntuok biltzen dituelarik:
  • Ikastetxe barruan eta eskola-giroan euskararen erabilera, hitzez eta idatziz, areagotzeko urrats zehatzak.
  • Helburu eta epe zehatzak, beraien jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko.
  • Ezarritako helburuetara iristeko neurriak nola hartu finkatzea, eskola-elkartearen onespena eta berariazko konpromisoa izan behar dute.
  • Hizkuntz Normalkuntzako Batzordearen kideak izendatzea. Batzorde hori irakasle hutsez osatua egongo da edota gurasoek, ikasleek eta pertsonal ez-irakasleak ere parte hartu ahal izango dute.
 
Helburu nagusiak

Euskararen erabilera zabaldu kuantitatiboki zein kualitatiboki, ahozkotasuna indartuz.
Ikasleak euskaldundu eta euskal kultura suspertu.

HNP eta gure ikastetxea
 
 
Aurten, urtero legez, teknikariak pilak jarri eta ikasturte hasieran ekimen planari helduko diogu, ondorengo interesguneekin, besteak beste:
 
  1. Aldizkaria: ikasturtean zehar bi ale atera nahi ditugu, ohikoa denez: urtarrilean lehen alea joango da, eta maiatzean joango da bigarrena. Itxaroten zaitugu!
  2. Blogari bultzada berria eman nahi diogu zure komentarioak edo iritziak bertan isladatzeko.
  3. Akatsen zuzenketa eta esamoldeen kanpainarekin jarraitu: ohiko hanka sartzeak gainditzeko eta erabilera suspertzeko.
  4. Girotzea. Euskal kultura ezagutu eta bizi: horretarako zenbait tradiziozko jairen antolaketa burutuko ditugu dugu: gabon jaia, euskararen eguna, …
  5. IKE programa:  lagun arteko esapideekin jolas eta  irakurketa bultzatzeko kanpainak egingo ditugu.
  6. Emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko berdintasunaren aldeko ekimenak egingo ditugu.
  7. Herri mailako kanpainetan parte hartuko dugu, Udalaren, Berritzegunearen eta Euskarabilaren bitartez: euskal astea, irakurri eta oparitu euskaraz, idazleak ikastetxean, hitzaldiak, antzerkia, gazte hizkerarekin jolasean, bertsolaritza, Euskara Zine aretoetara, eta urtean zehar dauden ekimen guztien berri emango dizugu.
  8. EGA prestatzeko ikastaroa: DBHO-ko lehen mailan bazaude, eta maiatzean dena gaindituz gero, hitzartuta daukagu EGA ikastaro bat ekainean egiteko.
 
Kontuan hartu behar da denon ardura dela hizkuntzaren erabilpena sustatzea . Hau da, gela barruan zein  kanpoan euskara erabiltzeak guztion konplizidadea behar duela eta zenbat eta jende gehiago inplikatua egon sakonago sartuko dela euskararen erabilpena.

Arduradunak: Iraitz Lopez, Ninbe Arrarte eta Ekain Lexartza
Comments